1.3.4.6. EB (27), Eurogunea

Grafiko honen helburua hau da: Europar Batasun osoaren inflazio-tasa euroa erabiltzen duten herrialde taldearen tasarekin konparatzea. Kasu honetan, bitxia da ikustea Euroguneak Europar Batasunak baino inflazio-tasa txikiagoa duela. Ez dakigu hori euroa erabiltzeagatik gertatzen den (hala balitz, euroaren abantailetako bat izango litzateke) ala horren arrazoia den euroa erabiltzen duten herrialdeen batez besteko inflazio-tasak txikiagoak direla.