Grafiko honetan, Europar Batasuneko (27), Estatu Batuetako (AEB) eta Japoniako inflazio-tasak konparatuko ditugu Espainiakoarekin.
2001etik 2012ra joera berbera ikus dezakegu grafikoetan. EBko, AEBko eta Espainiako tasek mugimendu paretsuak dituzte. Dena den, Espainiakoa besteetakoa baina pixka bat altuagoa izaten da normalean. Hori arazoa da Espainiako enpresentzat, atzerriko enpresekin lehiatzeko orduan haien salmenta-prezioak garestiagoak izaten baitira.
Lau kasuetan, beherakada handia izan zuen 2009an inflazioak. Munduko herrialde gehienetan, krisialdi latza gertatu zen urte horretan. Kontsumoa jaisteak eskaria murriztea ekarri zuen, eta, horren ondorioz, inflazioa murriztea.
Japoniakoak ere antzeko mugimendua izan du, baina tasa baxuagoarekin, batzuetan deflazioa izateraino. Horren arrazoia da Japoniako ekonomia geldialdi luze batean murgilduta egon izana azken hogei urteetan.