1.2.4.3. Espainia, Grezia, Italia, Portugal

Grafiko honetan, krisialdi handia izan duten hiru herrialderen tasekin konparatu nahi dugu Espainiaren langabezia-tasa. Herrialdeok dira: Italia, Grezia eta Portugal.

Italian arazo handiak dituzte. Duela gutxi, Europan, aditu asko beldur ziren arazo horiek beste herrialde batzuetako ekonomietan eragin kaltegarria izango ote zuten.

Grezian eta Portugalen, beste alde batetik, haien kabuz krisialdia gainditzeko gauza ez zirelakoan, troikak hartu du eskua. Troikak (Europako Banku Zentrala, Europar Batzordea eta Nazioarteko Diru-Funtsa), horrela, laguntzearen truke neurri latzak hartzera behartu ditu, eta, ondorioz, lan- eta bizi-baldintzak kaxkartu. Greziako eta Portugaleko ekonomietan, dena den, laguntza horrek oso eragin txikia izan du. Batzuen ustez, lehengoa baino txarragoa da gaurko egoera, eta, izan ere, langabezia-tasak gora egin du azken urteetan.

Dena den, Portugalen eta Greziaren arazoak handiak badira ere, are txarragoa da Espainiako langabezia-tasaren egoera. Horrek argi adierazten digu zer puntutaraino den latza Espainiako egoera.