Grafikoan, Espainiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren langabezia-tasak ageri dira, urtez urte, 1994tik 2012ra.
Hiru zati berezitu ikusten ditugu. Hasieratik 2007ra arte, langabezia-tasak behera egin zuen, 2003an eta 2004an izan ezik. Jaitsieraren arrazoia etxegintzak hartu zuen garrantzia da. Urtero ehunka mila etxe berri eraiki zituzten, eta, horregatik, langile askok lortu zuten lanpostu bat sektore horretan.
Gainera, hainbeste pertsonak lana topatzeak gora eragin zion kontsumoari , eta, ondorioz, handitu egin zen beste sektore askotako jarduera ekonomikoa. Horrela, 2003an eta 2004an krisi labur bat gertatu zen, baina arin gainditu zen.