Atal honetan, Europar Batasunaren eta hainbat herrialderen langabezia-tasak aztertuko ditugu. Lehendabizi, 2007 eta 2012 urteetan; ondoren, azpiataletan garatuta, langabezia-tasen eboluzioa, 90eko hamarkadatik 2012ra.
Grafiko honetan, 2007ko eta 2012ko langabezia-tasak ditugu. Zergatik aukeratu ditugu urte horiek? Alde batetik, 2007an ekonomiaren egoera ona zen, oro har. Langabezia-tasa hartzen badugu kontuan, ikusiko dugu herrialde batzuetan oso ona dela. Beste alde batetik, 2012an egoera kaxkarra aurkitzen dugu herrialde askotan. Beraz, urte on bat urte txar batekin konparatuko dugu.
Ezin dugu sakonki aztertu langabezia-tasen eboluzioa, baina bitxia da ikustea herrialde gehienetan langabezia-tasak gora egin duela azken urteetan, Alemanian izan ezik. Herrialde hartan, murriztu egin da langabezia-tasa. Beste arazo batzuk omen dituzte, baina ez da langabezia larrienetakoa.