1.3.4.1. Espainiako inflazioa

Grafiko honetan, Espainiako inflazio-tasa ageri da. Bi modutan aurkezten dugu datua: alde batetik, zutabeetan, hilei dagokien datua, eta, beste aldetik, urtebeteko datua (hil bakoitzaren aurreko azken 12 hileetakoa, metatua) marra baten bidez.

Grafikoan, bi puntu aipa daitezke:

  • Bi urteetako urtarrileko datuak negatiboak dira nabarmen (-1,1 eta -1,3). Horren arrazoia Gabonak ezkeroko merkealdiaren eragina da.
  • 2012ko abuztuko, iraileko eta urriko urtebeteko datuak oso altuak dira (3% ingurukoak). Hori azaltzeko, kontuan hartu behar dugu 2012an Espainiako gobernuak BEZa igotzea erabaki zuela.