Jarduera ekonomikoak hiru dira: kontsumoa, ekoizpena eta banaketa. Herrialde baten ekonomia aztertzeko orduan, kontsumoak eta ekoizpenak modu zuzenean adieraziko dute zenbatekoa den ekonomia-maila. Banaketak ere ematen digu ekonomiaren berri, zeharka bada ere.
Grafiko honetan, Espainian azken urteotan garraiatu diren merkantzien pisua adierazten dugu. Datuak milaka tonatan agertzen dira.
Ikusten dugunez, 2007-2008tik aurrera garraiatutako merkantzien pisua jaitsi egin da etengabe. 2012an, gehieneko mailaren erdia baino ez zen lortu. Horrek argi eta garbi azaltzen du ekonomiaren murrizpena.