Zein da krisialdi honen ondoriorik larriena? Askok esango dute lanpostuak galdu izana dela. Izan ere, 2006an eta 2007an, bi milioi inguru langabe zeuden estatuan; 2013ko otsailean, aldiz, bost milioi inguru. EAEn, 75.000 langabetik 175.000ra pasatu gara, gutxi gorabehera.Datuok argi adierazten dute zeinen garrantzitsua den arazo hau gure gizartean. Horregatik, atal honen helburua da lan-merkatuari buruzko hainbat kontzeptu azaltzea eta datu gehiago ematea.