1.1.4.1. Espainia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua

Grafiko honetan, Espainiako BPGaren aldakuntza-tasa Europako herrialde handien tasekin konparatuko dugu .

Ikus dezakegunez, hiru aldi nagusi daude 2003tik 2012ra. Lehenengoan, 2003tik 2007ra, ekonomiaren egoera ona zen, oro har. BPGaren aldakuntza-tasak positiboak ziren. Azken bi urteetan, Espainiakoa izan zen tasarik altuena. Bertoko agintariak harro agertzen ziren egoera hori ikusita.

Bigarren aldia krisi-garaiko urteek osatzen dute (2007-2009). Urte horietan, herrialde guztiek izan zituzten aldakuntza-tasa negatiboak. Krisiak gogor jo zuen, eta, horren ondorioz, egoera larria izan zen. 2009an, Espainiako aldakuntza-tasak behera egin zuen, baina Frantzian eta Erresuma Batuan baino gutxiago.

Espainiaren egoera larritu egin zen hurrengo urteetan. 2010etik 2012ra, aldakuntza-tasa positibo izan zituzten herrialdeek, Espainiak izan ezik. Espainiaren egoeraren arrazoiak bi dira, nagusiki: batetik, eraikuntzaren eragina handia zelako Espainiako ekonomian; beste aldetik, berandu hartu zirelako eta ez zirelako egokiak izan 2008an eta 2009an krisiari aurre egiteko hartu ziren neurriak .