1.1.4.2. Espainia, Italia, Grezia, Portugal

Grafiko honetan, krisi latza duten lau herrialde agertzen dira. Espainiaren, Portugalen eta Italiaren egoera aurreko atalean azaldu dugunaren antzekoa da: 2003tik 2007ra, aldakuntza-tasa positiboak; 2008an eta 2009an, krisialdia; 2010ean, hobekuntza txikia; eta 2011n eta 2012an, berriro ere, egoera okertu. Dena den, bitxia da Greziaren kasua. "Erreskatea" eskatu zutenetik, okerrera egin dute: lagundu egin beharrean, badirudi kalte egin diola.