Duela zenbait urte, kafe baten prezioa 0,6 € zen. Gaur egun, 1,20 € ordaintzen dugu taberna askotan. Lehenengo sakelako telefonoak ia 4.000 € balio zuen, baina askoz merkeagoak dira gaur egun (eta hobeak).Egunero, ehunka ondasun eta zerbitzu erosteko aukera dugu, baina, jakina, haien prezioa aldatu egin da azken urteotan. Gehienetan, garestiagoak dira; gutxitan merkeagoak. Prezioen aldaketa horiek eragin handia dute gure bizimoduan. Normalean, zenbat eta garestiagoak izan, orduan eta ondasun gutxiago erosteko ahalmena izango dugu, gure errenta aldatzen ez bada.
Urtez urte, hilez hil, ondasun horien prezioak igotzen direnean, esaten dugu inflazioa dagoela. Kontrakoa gertatuta —hau da, prezioak jaisten badira—, esango dugu deflazioa dagoela.
Itzuli (1.Lehen mailako datuak) Hurrengoa (1.3.1. Zer da inflazioa?)