0. Datuak

Herrialde baten ekonomiaren egoera aztertu nahi badugu, hainbat eta hainbat adierazle izango dugu eskura. Baina gehiegi izan daitezke aditua ez den pertsona batentzat, eta batzuk, gainera, ulergaitzak. Hori dela eta, komeni da ondo aukeratzea zein erabiliko ditugun.

Gure kasuan, hiru hartuko ditugu nagusitzat, eta beste batzuk, aldiz, osagarritzat. Horrela, sailkapen hau egingo dugu:

Lehen mailako datuak: honen barruan Barne Produktu Gordina (BPGa), lan-merkatua eta inflazioa aztertuko ditugu.

Bigarren mailako datuak: modu zeharkakoan ekonomiari buruzko informazioa ematen dutenak. Adibidez: euriborra, etxebizitzen salerosketa, etxebizitzen askeen batez besteko balioa, autoen ekoizpena eta matrikulazioa, eta garraio-maila.