Grafiko honetan, ikusten da EAEko inflazio-tasa Espainiakoa baino maila altuagoan egoten dela normalean. Hori kontuan hartuta, ulertuko dugu EAEn, Espainiaren bizimaila bera mantentzeko, gehiago ordaindu behar dugula ondasun gehienak eskuratzeagatik. Konpentsatzeko, gure soldatak ere altuagoak izaten dira.