Lan-merkatuari buruzko datuak bildu nahi baditugu, hainbat informazio-iturri ditugu eskura. Haien artean hauek ditugu:
a) Espainia osoko datuak jakiteko, Estatuko Enplegu-Zerbitzu Publikoa (SEPE) daukagu, eta, EAEkoak jakiteko, Lanbide erakundea: erakunde horietan izena eman duten langabeak hartzen dituzte kontuan. Ez dituzte kontuan hartzen, ordea, lanik gabe egon arren izena eman ez dutenak.
b) Estatistikako Institutu Nazionala (INE), estatuan, eta EUSTAT, EAEn: erakunde horiek inkesta baten bidez biltzen dituzte lan-merkatuari buruzko datuak. Aurreko atalekoko erakundeek zuten arazoa ekiditen dute. Alde horretatik, beraz, fidagarriagoak dira. Baina oso erraza da lana bilatzen dela esatea nahiz eta hartarako benetako ahaleginik ez egin. Horrela, fidagarritasuna galtzen dute.
Langabeen kopurua kalkulatzeko bi modu horiek desberdin jokatzen dutenez, alde handia egoten da emaitzetan (batzuetan, ia milioi bat pertsonako aldea ere). Horrela ikusi ahal dugu grafiko honetan.
Gizarte Segurantzaren afiliatuen kopurua jakinda, aukera izango dugu langileen kopuruaren bilakaera zein izan den jakiteko.