Espainiako ekonomian eragin handia izan zuen etxebizitzen merkatuak. Horrela aipatu dugu aurreko atal batzuetan, baina, datu zehatzak nahi baditugu, badago, adibidez, etxebizitzen salerosketen kopurua komentatzea. Kontuan hartu behar dugu etxebizitza berriak eta bigarren eskukoak batzen direla datuotan.
Ikusten denez, beherakada izugarria (% 60ko murrizketa) gertatu da 2006tik 2012ra Espainiako etxebizitzen salerosketan. Gutxi saltzen dira gaur egun, eta bigarren eskukoak gehienak. Hori jakinda ulertu ahal dugu aditu batzuek esatea 2.000.000 lanpostu inguru (zuzenak eta zeharkakoak) galdu direla sektore honetan.