1.3.4.3. Espainia, Alemania, Frantzia, Italia

Alemania, Italia, Frantzia eta Espainiako inflazio-tasen eboluzioa oso antzekoa da. Nabarmena da 2009an izandako jaitsiera. Horren arrazoia urte horretan gertatu zen krisialdi ekonomikoa izan zen. Kontsumoa jaisteak inflazio-tasak behera egitea eragin zuen, bai eta zenbait hiletan tasa negatiboak izatea ere (deflazioa). 2010ean eta 2011n, ordea, inflazio-tasak berriro ere gora egin zuen, krisialdiatik errekuperatzen hasi zirelako herrialdeok, baina bigarren atzeraldia gertatu zen 2012an.