Inflazioak eragin onuragarriak eta kaltegarriak ditu. Kaltegarrien arteko larriena da errentek erosteko ahalmena galtzen dutela. Ondasunen prezioa altuagoa bada eta langileen eta pentsiodunen errentak maila berean handitzen ez badira, ondasun gutxiago erosi ahalko dituzte diru-kopuru berarekin. Era berean, dirua aurreztu duten pertsonek bere aurrezkien balioen galera nabarituko dute.
Esportatzen duten enpresek ere kalte handia jasango dute. Atzerriko beste enpresa batzuekin lehiatzeko orduan produktuak garestiagoak badira, zailagoa izango dute salmentak lortzea nazioarteko merkatuan.
Onuretatik, pare bat aipatu daitezke: alde batetik, herrialde bateko enpresa inportatzaileen kostuak merketu egingo dira bertako enpresa ez-inportatzaileen kostuen aldean; beste alde batetik, Estatua ere aprobetxatu egiten da, kontsumoaren gaineko zergetatik diru gehiago lortuko baitu. Bukatzeko, zordunek epeka itzultzen badute mailegu bat, errezago ordainduko dute zorra.
Aurrekoa (1.3.2. Zergatik gertatzen...) Hurrengoa (1.3.4. Hainbat adibide...)