Grafiko honetan, INEk eta SEPEk ematen dituzten datuak konparatuko ditugu. INEk hiru hilean behin argitaratzen ditu datuak: martxoan, ekainean, irailean eta abenduan; SEPEk, aldiz, hilero. Konparatu ahal izateko, SEPEk INEk ematen dituen hil horietan emandako datuak hartu ditugu.
Ikus dezakegunez, Espainiako ekonomiaren egoera ona zenean (2005etik 2007ra), SEPEren arabera langabe gehiago zeuden INEren arabera baino. Azken urteotan, aldiz, krisialdia dago, eta INEren datua izan da altuagoa. Azken datuen arteko aldea milioi bat baino handiagoa izan da.