2.1. Euriborra

Zer da Euriborra? Europako bankuek elkarri mailegatzen diote dirua. Hori egitean, interes-tasa jakin bat erabiltzen dute mailegu bakoitzean. Interes-tasa horien batez bestekoa da Euriborra; hau da, Euro Interbank Offered Rate.Euriborraren garrantziaz jabetzeko, kontuan hartu behar dugu etxebizitza bat erosten dugunean normalean euriborra erabiltzen dugula maileguaren interes-tasa kalkulatzeko. Euribor-tasa hori hil bakoitzean argitaratzen den urtebeterako batez besteko Euriborra da.

Grafiko honetan, Euriborraren maila agertzen da, 2000. urtetik 2013ko urria arte.