Data de publicació: Nov 12, 2012 3:20:23 PM
Konparazioak
1.- NOLAKOA? -agoa
A B baino adjektiboa + .. -agoa (izan)
Amona aitona baino gazteagoa da
L'avia és més jove que l'avi
Donostia Bilbo baino politagoa da
Donostia és més bonica que Bilbo
Ardo ura baino garestiagoa da
El vi és més car que l'aigua
A B bezain ... (ezin da kontatu)
Edurne Mariak bezain altua da
Jon zu bezain jatorra da
Ane ez da Josu bezain gaztea
Kontuz! on => hobea
Zure kotxea nire kotxea baino onagoa da gaizki!!!
Zure kotxea nire kotxea baino hobea da ondo!!!
2.- NOLA? ago
A B baino adberbioa + .. -ago (egon)
Alaia Markel baino beldurtuago dago
Arraina haragia baino garestiago dago
Haragia arraina baino merkeago dago
Ak Bk baino adberbioa + .. -ago (aditza + ukan)
Amonak Aitonak baino azkarrago egin du
Maitek Edurnek baino garbiago egin du
Kontuz! ondo => hobeto
Amonak aitonak baino ondoago hitz egiten du eukaraz gaizki!!!
Amonak aitonak baino hobeto hitz egiten du eukaraz ondo!!!
Nola dago gaixoa? Hobeto dago.
3.- ZENBAT?
Ak Bk baino izena + .. -gehiago/gutxiago (ukan)
Maiderrek Anek baino diru gutxiago du
Bartzelonak Madrilek baino biztanle gutxiago du
Anek Maiderrek baino gehiago erretzen du
Ak Bk adina / beste ... (kontatu ahal da!)
Edurnek Mariak adina sagar ditu
Jonek zuk beste urte ditu
Anek ez dauzka Josuk adina urte
Kar kar kar !!!
Gaiztoagoa
Edurne amarekin dago etxean...
- Ama, zergatik dituzu ile txuriak?
- Zu gaiztoa zarelako!! Horregatik!!
- Orduan zu gaiztoagoa zara...
- Zergatik?
- Amonaren ilea zure ilea baino txuriagoa delako !!!
Andereño hobea
Andereñoak ikastolan:
- Oso alferra zara, Estitxu ! Zazpi urte dituzu eta oraindik ez dakizu irakurtzen ! Nik liburuak irakurtzen nituen !
- Zure andereñoa hobea, ziur !