Aupa Gizona

Atzar emazte ta neskatil!

Borrokarako dei eginaz

irrintzi bat dabil,

Euskal Herria diagu zai,

presoak eta hilak ere bai,

abertzale izan ezkero gaur,

gauden denok anai.

Borrokari, luza zaidak eskua,

huna hemen nerea zabalik,

euskaldunok banan banan hiltzea,

otso beltzak ez dik beste nahirik.

Euskadiren alde

loturik bagare,

goaz borrokara

nagusituko baikare.

Gerokoak geroko utzi,

gaur herriak ziok:

nahi diat bizi.

Aupa gizona...

Otso beltza gauaren gauaz heldu,

artzainak zebiltzala kalakan,

goizean goiz, odolez gorrituak

hamaika ardi hilak belarditan.

Artzai kalakari,

atsoa iduri,

har makila eskuan

eta lotu etsaiari.

Anaien aurka ez habila,

otso beltzarentzat

atxik makila.

Aupa gizona...

Agur, agur, andere askatasuna.

Agur, agur, biharko Euskadi.

"Iguzkitan dantzatuko gaituzu"

errana diot maitenoari.

Besoak loturik

ez dugu festarik

nola dantzatuko

biok belaunikaturik.

Lehenik urratu katea,

gero libro izanez

dantza egitea.

Aupa gizona...

Aupa gizona

Aupa gizona, jaiki mutil!

Aita semeak

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu

behi gizena auzoan,

berriro ere ez da faltako

trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan.

Eta lapurrek ohostu dute

guk gendukana etxean,

eta gu gaude erdi biluzik

beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,

geurea dugu osoan,

ez inori ba errua bota

Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat

etorkizuna eskuan,

ez zaigu hilgo Euskal Herria

ni bizi naizen artean.

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan

Aita semeak tabernan daude

ama-alabak jokoan.

Furra, furra

Furra, furra, fandangoa,

hortxe duzu fandangoa

geure gustokoa.

Gaur goizean jeiki naiz

suerte onean,

tanke bat topatu dut

neure kafesnean;

ez dakit zer daukagun

bake ala gerra

bainan nik badaezpadan

egin dut puzkerra.

Zerbait egitekotan

zuzen eta artez

zorri bat garbitu dut

ur pistola batez,

orain galdurik nago

beldurrez beteta

muniziorik gabe

gelditu naiz eta.

Neure arma bakarra

dut akordeoia,

hauspoari eraginez

dirudi leoia;

eskua jaten badit

on egin dezaion

Cervantsei holakorik

gertatu zitzaion.

Eta orain banoa

berriro ohera,

bila ez badatozkit

lolo egitera;

bihar ikusiko da

zer dagoen berri,

jakintsuenak ere

ezin du igerri.

Gora ta gora beti

Gora ta gora beti,

haik gora Lapurdi!

Euskerak bizi gaitu

eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala

eta Lapurdi beti dago apala,

aldrebesturik dago mundu zitala,

konformatzen ez bagara

ze pekatu mortala!

Gora ta gora beti,

haik gora Lapurdi!

Euskerak bizi gaitu

eta bizi bedi.

Gurea ez da bizi-modu normala

lurra lantzeko haitzurra eta pala,

lanaren truke kobratzen erreala.

Benetan da miserable

euskaldunon jornala.

Gora ta gora beti,

haik gora Lapurdi!

Euskerak bizi gaitu

eta bizi bedi.

Munduan ezin bizi daiteke hala,

merkatuetan dena gora doala,

etxera eta zopa guztiz argala,

kriseiluen oiloa

ez da postre formala.

Gora ta gora beti,

haik gora Lapurdi!

Euskerak bizi gaitu

eta bizi bedi.

Obrero eta nekazari leiala,

zuena ez da errenta liberala.

Diru zikinak putre motzak bezala

botatzen dizu gainera

hortxe bere itzala.

Gora ta gora beti,

haik gora Lapurdi!

Euskerak bizi gaitu

eta bizi bedi.

Jabeek dute kontzientzi zabala,

kaskatu dute gure lurren azala,

baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;

burruka garbian dago

hori da printzipala.

Gora ta gora beti,

haik gora Lapurdi!

Euskerak bizi gaitu

eta bizi bedi.