1.SARRERA
Ideia nagusiak: zentzumenak, ukimena, hatz-aztarnak...
2. HIPOTESIA
Pertsona bakoitzak hatz-aztarnak propioak ditu, beraz, lagunak identifikatzeko modu bikaina. Horregatik nortasun agirian eta beste karnetetan hartzen dizkiguten argazkiekin batera kokatzeko eta, modu berean, hilketa bat dagoenean, hiltzailea nor den jakiteko ere ezinbestekoak dira. Nola hartuko genituzke hatz-aztarnak? Metodo bat bururatzen zaigu?
Ikerketa egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.
Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?
Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.
3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.
4. IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
- Arkatzak
- Zinta itsaskorra
- Paper orri zuriak
- Lupa
- Hatz-aztarnak identifikatzeko ereduak
Prozesua:
- Paper zurian laukitxo bat marrazten dugu, gure hatzamarra jartzeko modukoa.
- Paper laukia arkatzez marratzen dugu bete arte
- Hatz erakuslea pasatzen dugu gainean arkatzez ondo markatuta egon arte
- Orduan hatzamarrean zinta itsaskorraren zatitxo bat kokatzen dugu eta paperrean itsasten dugu.
- Markatuta geratu den hatz-aztarna behatzen dugu eta ereduarekin konparatuz, sailkatzen dugu