1. SARRERA
Ziur ikusi duzue izotz puxka bat uretan sartzen dugunean, apurka apurka, urtu egin eta desagertzen dela, hots, egoera solidotik likidora pasatzen dela. Baina likiduaren tenperatura aldatzen badugu, hau da hotzagoa edo beroagoa jarriz, denbora bera emango du urtzeko?
Ikerketa honen bitartez izotz puxka bati gertatzen zaiona ikusiko dugu uretan sartuz gero.
2. HIPOTESIA
Zer pentsatzen duzue? Ikerketa honetan zeintzuk dira faktore esangurantsuak? Pentsatu eta zerrendatu:
Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?
Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.
3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.
4. IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
Prozesua:
1. Talde bakoitzak bere edalontziak etiketatu behar ditu, ur beroa eramango duen ontziari etiketa gorria jarriz eta ur hotza eramango duen ontziari etiketa urdina jarriz.
2. Ondoren, Izotz puxka bana botako du bi ontzietan aldi berean, kronometroak momentu horretan hasi behar da kontatzen. Kronometroa gelditu beharko da lehenengo izotz puxka desagertzen denean, hau da, diluitu (ur likidoa bihurtu) denean.
5.ONDORIOAK
Emaitzak ilusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
Zergatik? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena hurrengo eskema erabilliz.
Ontzia ur beroarekin
Egoera solidoa
Marrazkia
Izotza, ur beroko ontzian sartu dugunean, hau egoera ______________ zegoen.
Egoera likidoa
Marrazkia
______________ minutu behar izan ditu egoera solidotik ______________ egoerara igarotzeko.
Ontzia ur hotzarekin
Egoera solidoa
Marrazkia
Izotza, ur beroko ontzian sartu dugunean, hau egoera ______________ zegoen.
Egoera likidoa
Marrazkia
______________ minutu behar izan ditu egoera solidotik ______________ egoerara igarotzeko.
Antzeko esperientziak: