Uraren altuaren maila

IZOTZA URETAN URTZEN DENEAN, URAREN ALTUERA- MAILA ALDATZEN DA?

1. SARRERA

Izotz zati bat freskagarri batean sartzen dugunean, apurka apurka, urtu egin eta desagertzen dela, hau da, egoera solidotik likidora pasatzen dela.

Hau egiten dugu likidoa hozteko. Baina, zer gertatzen da izotzarekin desagertzen denean? Nahasten da urarekin? Adi egon behar gara edalontziarekin, ea uraren altuera maila igotzen ala gutxitzen den?

Ikerketa honen bitartez izotz puxka bat uretan sartu eta gero, uraren altuera-mailarekin zer gertatzen den ikusiko dugu.

2. HIPOTESIA

Zer pentsatzen duzue? Ikerketa honetan zeintzuk dira faktore esangurantsuak? Pentsatu eta zerrendatu:

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

4. IKERKETAREN GARAPENA

Materiala:

  • Edalontzi bat urez erdi beteta
  • Bi izotz zati
  • Errotulkia
  • Kronometroa

Prozedura:

1. Edalontzi bat hartzen dugu eta ura botatzen diogu erdi bete arte.

2. Bi izotz zatiak edalontzian botatzen ditugu eta errotulkiaren bitartez uraren altuera seinalatzen dugu.

3. Mahai gainean uzten dugu dena izotza urtu arte. Orain berriro neurtzen dugu uraren altuera eta aurrekoarekin konparaketa egiten dugu.

5.ONDORIOAK

Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?

Zergatik? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.

Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena hurrengo eskema erabilliz.

Ontzia urarekin

Egoera solidoa

Marrazkia /Argazkia

Izotza, ur ontzian sartu dugunean, uraren maila ______________ zmkoa da.

Egoera likidoa

Marrazkia / Argazkia

Izotza urtu denean, uraren maila _________ zmkoa da.

AZALPENA

Oso arraroa dirudi, baina uraren altuera-maila mantentzen da, gorputzak normalean, berotzen direnean, dilatatzen direlako. Baina uraren egoera solidoarekin, 0-4 graduen tartean (izotzarekin) kontrakoa gertatzen da, hots, urtzen denean, uzkurtzen da. Uraren propietate berezi bat da. Hau ez da gertatzen ura likidoarekin, 4 gradutik gora dagoenean, egoera honetan, edozein elementu bezala, dilatatzen da berotzerakoan.

Antzeko esperientziak:

  • Izotza non urtzen da gehiago, ur hotza edo beroan?
  • Urari zeozer botatzen badiogu ( gatza, azukrea…) zenbat denbora emango du izotza urtzeko?