Arraultza freskoa

Nola dakizu ea arraultz bat freskue ala pasatuta dagoen?

1. HIPOTESIA

Elikagai freskoak eta baldintza hoberenak jatea gure kezka handia da. Elikagaien kanpoko itxurak askotan pistak ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina batzuetan egiaztatzea ez da bat ere erraza, arrautza kasu, adibidez. Nola dakigu ea freskoa dagoen ala ez ?

Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • Arraultzak
  • Urez betetako ontzia bat

Prozesua:

· Arraultza ontzian kokatzen dugu kontu handiz

· Arraultzaren posizioa aztertzen dugu: Horizontala geratzen denean eta edalontziaren fondoan, oso freskoa dago, gero eta bertikalagoa, orduan eta egun gehiago ditu; flotatzen denean, ustelduta.

4.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean