Zergatik garbitu behar ditugu eskuak zikinak daudenean?

1.SARRERA

Ideia nagusiak: mikroorganismoak toki guztietan daudela (gure gorputzean, airean...), batzuk onak eta beste batzuk txarrak direla, azken hauek gaixotasunak sortzen dituztela, behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugula, honen kontrako neurriak hartu behar ditugula (mukizapiak eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan sartzea...).

2. HIPOTESIA

Mikrobioak gure gorputzean ere kokatzen dira. Zerbait ukitzerakoan mikrobioak transmititzen ditugunez, eskuak garbiak izatea ezinbestekoa da. Nola egiaztatu ahal duzue?

Ikerketa egiterakoan, zeintzuk izango lirateke faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

4. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • Sagarra
  • Labana
  • Bi kristalezko pote

Prozesua:

  1. Eskuak ondo garbitzen ditugu ura eta xaboiez, baita sagarra eta poteak
  2. ereSagarra zatitzen dugu eta xerra erdiak pote batean sartzen ditugu kontu handiz. Poteari etiketa bat jartzen diogu: lagin pilotoa
  3. Jarraituan patiora joaten gara jolasteko, eskuak zikintzen den moduan
  4. Beste sagar-xerra erdiak ukitzen ditugu esku zikinekin eta beste potean sartzen ditugu
  5. Bi pote egun batzuetan zehar uzten dira irekiak. Egunero behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta konparatzen dira

5.ONDORIOAK

Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?

Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.

Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean