Zein da azukre gehiago duen edaria?

1. SARRERA

Ideia nagusiak: hortzen garbiketa eta zainketa, txantxarra eta azukrearen eragina, mikroorganismoak ahoan. Frekagarrien zapore erakargarriaren zergatia...

Ikusi ondorengo bideoa: Comiendo azúcar

2. HIPOTESIA

Freskagarriak, zergatik erakartzen gaituzte? Osasuntsuak dira?...

Edaten ditugun freskagarrien artean, zein izango da azukre gehiago dutena? Pentsatu eta zerrendatu

Ikerketa honetan zeintzuk dira faktore esangurantsuak?:

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Nola adieraziko zenukete edari baten azukrea? Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta idatzi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

4. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • Freskagarriak ( Coca Cola, Kas, zukuak, tea, batidoak...)
  • Matraza txikia edo poteak
  • Azukrea
  • Balantza

Prozedura:

  1. Freskagarrien etiketak aztertzen eta zenbat azukrearen gramo dituen idazten ditugu (neurria beti adierazten da X gramoak/ edariaren100 ml)
  2. Balantza batean etiketan adierazita dagoen azukrearen kopurua pisatzen dugu eta matrazetan (edo potetan) sartzen dugu, banan banan.
  3. Edariak sailkatzen ditugu: azukre gutxiago dutenetatik gehiagoetara.

5.ONDORIOAK

Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez? Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena.

Hedapena

  • “Azukrometro” bat egin dezakegu orri-markatzaileetan
  • Erakusketa txikia bat egingo dugu ikastetxean, plastikozko poltzak edo azukre-kozkorrak erabiliz.