Almidoiaren bila elikagaietan
1. HIPOTESIA
Elikagai batzuen konposizio kimikoan almidoia nagusitzen da, esate baterako zerealak edo lekalak. Beste batzuetan, ordea, proportzio gutxiago aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez duten elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo detektatzen da iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more kolorea hartzen du. Ikerketa txiki bat egitera ausartzen zara?
Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.
Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?
Zein elikagaik izango du almidoi gehiago? Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.
2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.
3. IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
- Iodo tintura (zaurietan erabiltzen dena)
- Ura
- Ontzia
- Plater txikiak edo Petri kapsulak
- Goilara
- Elikagai batzuk: ogia, patata, irina, arroza, haragia, york urdaiazpikoa
Prozesua:
1. Lehendabizi iodoa diluitu behar dugu uretan. Horretarako ura pixka batean 10 iodo tanta nahasten dugu.
2. Gero banatzen ditugu aztertzeko elikagaiak plater txikietan eta ur pixka bat botatzen diegu
3. Elikagai bakoitzari iodo diluitutako tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilararekin nahastuz
4. Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, almidoia duela esan nahi du
Prozesu bera errepikatu ahal dugu York urdaiazpiko marka batzuekin ea zeinetan aurkitzen dugun almidoia gehiago
4.ONDORIOAK
- Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
- Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
- Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean