1.SARRERA
Ideia nagusiak: mikroorganismoak toki guztietan daudela (gure gorputzean, airean...), batzuk onak eta beste batzuk txarrak direla, azken hauek gaixotasunak sortzen dituztela, behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugula, honen kontrako neurriak hartu behar ditugula (mukizapiak eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan sartzea...).
2. HIPOTESIA
Mikrobioak toki guztietan daude, baina batzuk beste batzuk baino kontzentrazio gehiago dituzte, beraz, zerbait ukitzerakoan mikrobio gutxiago edo gehiago transmititzen ditugu. Garbiketa guztiz beharrezkoa da, baina zeintzuk dira mikrobio gehiago dituzten lekuak? Pentsatu eta zerrendatu.
Ikerketa egiterakoan, zeintzuk izango lirateke faktore esanguratsuak?
Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?
Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.
3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.
4. IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
(*) etxea beharrean, gorputzaren laginak izan daitezke: ahoa, oinak, eskuak, ilea...
Prozesua:
5.ONDORIOAK
Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean