ZERGATIK ERABILTZEN DUGU GATZA ERREPIDEETAKO IZOTZA KENTZEKO?
ZERGATIK ERABILTZEN DUGU GATZA ERREPIDEETAKO IZOTZA KENTZEKO?
1. SARRERA
Neguko elurrek gure errepideak estaltzen dituztenean, izotz geruza arriskutsu bat geratzen da azalean. Honen kontra jotzeko gatza banatzen diren kamioak ikusi dituzue, ez da? Zergatik gatza eta ez beste gauza bat?
Ikerketa honen bidez hau aztertuko dugu, hau da, gatza errepideetako izotza kentzeko erabiltzen dugun zergatia.
2. HIPOTESIA
Zer pentsatzen duzue? Ikerketa honetan zeintzuk dira faktore ezagurantsuak? Pentsatu eta zerrendatu:
Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?
Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.
3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.
4. IKERKETAREN GARAPENA
Materiala:
Prozedura:
1. Edalontzi batean gatzaren kantitate bat jartzen dugu, bigarren edalontzian azukrearen kopuru bera eta, hirugarrenean, ez dugu ezer jartzen. Azken hau erreferentzia izango da.
2. Edalontzi bakoitzari eta aldi berean, izotz puxka bat gaineratzen diogu. Mementu honetan sukaldeko kronometroa pizten dugu.
3. Mahai gainean uzten dugu dena, izotza urtu arte eta idazten dugu zenbat minututan edalontzi bakoitzean.
5.ONDORIOAK
· Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
· Zergatik? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
· Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena hurrengo eskema erabilliz.
AZALPENA
Izotz puxken azalean beti ur geruza txiki bat dago, izotzarekin orekan. Zeozer gaineratzekoan (gatza, azukrea...) geruza honetan disolbatzen hasten da disoluzio asea eratzen. Oreka apurtzen da eta berreskuratzeko, disoluzioak berriro diluitzeko joera hartzen du eta hau gauzatzeko ura gehiago behar da. Honen ondorioz, izotza disolbatzen da. Fusio-tenperatura gutxitxen da (gutxipen krioskopikoa). Fusioa partikuluen konzentrazioaren menpe dago eta gatzak, azukreak baino partikula gehiago ditu disoluzioan.
MAGIA POTAGIA
Nola igo izotz puzka bat hari batekin, ikutu barik
Materiala:
Prozedura:
Antzeko esperientziak: