Nola desizozten dira elikagaiak azkarroagoa?

Nola desizozten dira elikagaiak azkarroagoa?

1. HIPOTESIA

Elikagai izoztuta mantentzen da denbora luze, baina desizozteko momentua heltzen denean, zein da metodorik onena? Hozkailutik at uzten badugu, zeren gainean? Zein den ontzi egokienik, egurrezkoaren bat, metalezkoa...? Ontziren konposizioak badu zerikusirik?

Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • Izotz puzka batzuk ( antzekoak)
  • Plastikozko poltsak
  • Ontzi desberdinak: yogurtaren poteak edo plastikozko platerak, metalezko burruntzailea, egurrezko potea edo goilare handia, buztin-lapikoa eta kristalezko edalontzia.
  • Kronometroa / erlojua

Prozesua:

  1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu
  2. Plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu, mahaia ez bustitzeko.
  3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.

Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira.

4.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean

Zein den ontzirik egokiena behin jakinda, orain hartuko dugu beste aldagai desberdina: eta izotza substantzia batekin estaltzen badugu? Egingo dugu froga birekin: azukrea eta gatza.

Materiala

  • Izotz puskak
  • 3 ontzi berdinak
  • Azukrea eta gatza

Prozedura:

  1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu
  2. Batean gatza botatzen diogu izotzari, beste batean azukrea eta hirugarren bat ezer gabe, erreferentzia modua, uzten dugu.
  3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.

Zergatik botatzen diote gatza errepideei elurra dagoenean?