Aireak pisatzen ote du?

1. HIPOTESIA

Denok dakigu materiaren propietatetariko bat masa izatea dela eta objektu baten masa jakiteko balantzaren bidez pisatu behar dugula. Solidoak eta likidoak pisatzea erreza da, eskuetan hartuta ere berehala nabaritzen dugu beren pisua. Eta, zer gertatzen da gas batekin? Pisua ote du? Inguratzen gaitun aireak zer pisatzen du? Neurtzea posiblea da?

Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

    • Bi puxika
    • Soka
    • Lastotxoak
    • Erregela

Prozesua:

  1. Lastotxoaren erdia neurtzen eta markatzen dugu. Sokaren zati batekin lotzen dugu.
  2. Puxikak puzten ditugu tamaina bera izan arte. Sokarekin lotzen dugu.
  3. Puxika bakoitzak lastotxoaren bazterretan kokatzen ditugu eta emaitza ( oreka) behatzen dugu.
  4. Orain, puxika bat husten dugu. Zer gertatzen da?

4.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean