1.SARRERA
Ideia nagusiak: mikroorganismoak toki guztietan daudela (gure gorputzean, airean...), batzuk onak eta beste batzuk txarrak direla, azken hauek gaixotasunak sortzen dituztela, behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugula, honen kontrako neurriak hartu behar ditugula (mukizapiak eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan sartzea...).
2. HIPOTESIA
Benetan mikrobioak airean daude? nola egiaztatu ahal duzue?
Ikerketa egiterakoan, zeintzuk izango lirateke faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.
Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?
Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.
3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA
Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.
4. IKERKETAREN GARAPENA
Materialak:
Prozedura:
5.ONDORIOAK
Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean