Teari esnea noiz botatu?

Teari esnea noiz botatu?, tea bota baino lehen edo gero?

1. HIPOTESIA

Tea oso gustatzen zaien pertsonek ohitura bereziak dituzte, erritual modukoak, baina eztabaida gogorra dago teari esnea botatze gaiarekin. Batzuek tea bota baino lehen egiten dute, beste batzuek, ordea, lehendabizi tea eta gero esnea. Agian zaporea aldetik desberdintasun dago (Azalpena: Te y leche) baina guk ea tea lehenago edo geroago hozten den ikertu nahi dugu. Tenperatura aldaketa gertatuko ote da?

Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • Tea egin berria, bero beroa
  • Bi edalontzi
  • Esnea inguruko tenperaturan
  • Termometroa
  • Kronometroa / erlojua

Prozesua:

1. Esne-lagina hartu eta tenperatura neurtzen dugu. Gauza bera tearekin.

2. Orain, edalontzi batean, esne pixka bat sartzen dugu eta gero tea. Tenperaturaren jaitsiera neurtzen dugu termometro eta kronometroren bidez

3. prozesu bera errepikatzen dugu baina alderantziz, lehendabizi tea eta gero esnea.

Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira.

4.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean