Benetan garbiak? (germenen transmisioa)
1.SARRERA
Ideia nagusiak: mikroorganismoak, nahiz eta ez ikusi, toki guztietan airean daudela, batzuk onak eta beste batzuk txarrak direla, azken hauek gaixotasunak sortzen dituztela, behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugula, honen kontrako neurriak hartu behar ditugula (eskuak ondo garbitzea, mukizapiak eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan sartzea...)
2. HIPOTESIA
Ondorengo dinamikak proposatzen dizkiegun bitartean, galderak egiten ditugu: Zer gertatuko da? , nola egiten duten zuen gurasoek?...
3. ESPERIMENTUAK
Esperimentu1:
- Umeen eskuetan zerbait itsaskorra jarri behar da, krema hidratatzailea adibidez.
- Irakasleak sartuko du bere eskua brillantina – hautsetan eta azaltzen die germen bezalakoak direla. Gurina eta koloratzailea ere erabili daitezke.
- Umeak ilaran jarrita, irakasleak lehenengoari eskua emango dio eta berak hurrengoari bukatu arte.
- Era berean, umeek objetu batzuk brillantinarekin ukitu ahal dituzte edo alderantziz.
- Orain azaltzen da germenak honela transmititzen direla
- Gero komunera joango dira guztiok eta han eskuak garbituko dituzte, lehendabizi ura bakarrik erabiliz eta denbora gutxi. Ikusiko dute dena ez dela kentzen eta eskuen zein tokitan geratzen diren, zeintzuk diren tokirik zailenak.
- Bigarren batean xaboia erabiltzen da eta eskuak garbitzen ditutze 20 segundoko abesti bat abesten duten bitartean (denbora nahikoa garbiketa sakona egiteko).
Esperimentu 2:
- Aerosol botila hutsa bat urez betetzen da, pixka bat koloratzailearekin nahastuta.
- Paper handi bat kokatzen da ikasgelako lurrean eta pareta batean, beren aurrean aerosola erabiltzeko.
- Umeak taldeka jarrita eta aerosola erabiliz, gaixorik daudela simulatuko dira. Batzuk botako dituzte isuria paperean zuzenean eta beste batzuk, ordea, mukizapi bat edo beren eskuak jarriko dituzte erdian.
- Umeei azaltzen zaie zer gertatzen den eztulka egiten dugunean.
4.ONDORIOAK, HAUSNARKETAK
Emaitzak ikusita, ondorioak ateratzen dira eta ikas - jarduera batzuekin osotzen da gaia (marrazkiak, jolasak, ipuinak, abestiak...)