Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago?

1.SARRERA

Hazkundea gertatzen den bitartean proportzio batzuk ditugu, baian bukatzen denean, gorputzaren atalek proportzioa mantentzen dute. Hauek dira neurri antropometrikoak.

2. HIPOTESIA

Aztertuko dugu ea neurri antropometrikoen artean proportzio bat dagoen ala ez.

Ikerketa egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (in

dependientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

4. IKERKETAREN GARAPENA

Materiala:

  • Argazki kamara digitala
  • Neurketa- zinta

Prozedura:

  1. Bakoitzak bere gorputzaren argazki bat atera eta inprimatzen du. Koadernoan itsasten da.
  2. Argazkiaren gainean neurriak idatziko ditugu.
  3. Bikoteka jarrita, ondorengo neurriak hartzen dizkiogu gure kideari eta taula batean idazten ditugu.

Zein da neurrien arteko harremana?

Altuera= ........................... beso-zabalera

Beso-zabalera= .................besoak

Besoa=................................ arrak

Arra=............................... eskuak

Eskua= ................................hatzamarrak

Beso-zabalera= ......................oinak

Oina= ......................................eskuak

5.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean