Zein da hortzetako pastarik onena?

1.SARRERA

Ideia nagusiak: hortzen garbiketa eta zainketa, txantxarra, azukrearen eragina, mikroorganismoak ahoan, hortzetako pastaren publizitatea (fluor dutenak, hortzak zuritzen dituena...)Arrautzen oskola hortzak bezalakoa dela, beraz, esperimentatzeko egokia.

2. HIPOTESIA

Zer pentsatzen duzue? Hortzetako pastetan dagoen publizitatea egia da? Zein da onena, zuen aburuz? Nola egiaztatu ahal dugu?

Ikerketa egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

4. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • 4 Arrautza egosi
  • Coca Cola
  • 4 Pote
  • 4 Hortzetako pasta desberdin
  • Hortzetako eskuila

Prozesua:

  1. Pote bakoitza Coca Colaz betetzen da
  2. Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, arrautza egosi bat pote bana sartzen dugu eta egun batzuk uzten ditugu barruan. Hurrengo egunetan arrautza- oskola ilundu dela ikusiko da.
  3. Orain, arrautza-oskolak hortzetako pasta desberdinekin garbitzen ditugu orbanak kendu edo apaldu arte
  4. Emaitzak aztertzen ditugu. Argazki bat atera dezakegu.

5.ONDORIOAK

Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?

Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.

Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean