ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du?

Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du?

1. HIPOTESIA

Zure gurasoei edo aito-amonei galdetzen badiezu ea bere garaian zer egiten zuten ilea distiratsua izateko, ziur erantzungo dizuten ozpina botatzen ziotela. Ozpina, azidoa izanda, koipeen disolbatzailea da eta ilea “zikina” izateak kopipetsua dagoela adierazten du. Egia izango da?

Esperimentu bat egin dezakegu elementu koipetsu batekin eta ozpina botatzen.

Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

  • Urdain zati batzuk
  • Ozpina

Prozesua:

  1. Urdaina zatitzen dugu
  2. Ozpina botatzen diegu
  3. Denbora itxarongo dugu ea koipea deusezten den.

4.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean