Zein da kontserbagarririk onena?

1. HIPOTESIA

Historian zehar janariaren kontserbazioa oso garrantzitsua izan da. Hozkailuak ez zeudenean hotza izotzen bidez lortzen zen. Baina izotza denboraren poderioz deusezten denez, elikagaiak modu egokian mantentzeko produktu batzuekin nahasten ziren, adibidez oso ezaguna da bakailaoa gatzarekin. Gatza haragia kontserbatzeko erabiltzen da gehien bat, baina badaude beste metodo batzuk: limoia edo ozpina botatzea, berotzea... Galdetu zure guraso eta aiton-amonei! Gaur egun sukaldean aluminioa eta plastikoa ere oso erabiltzen dira. Zeintzuk dira onenak? Ikerketa txiki bat egitera ausartzen zara?

Ikerketak egiterakoan, zeintzuk dira faktore esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu.

Faktore hauen artean, zein da aldatzen ez duen aldagai bat (independientea)? Eta aldatzen duen beste bat (dependientea)?

Nork bere hipotesia botako du, eta gero hipotesi bera aukeratu duzuen ikasleak bilduko zarete.

2. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Orain, zuen hipotesia demostratzeko esperimentuaren diseinuaz pentsatuko duzue. Egin eskema bat eta adierazi zer materialak erabiliko dituzuen eta zein izango den prozedura.

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

· Sagar bat

· Limoia

· Ozpina

· Aluminiozko papera

· Plastikozko filma

· Platerrak

· Hozkailua

Prozesua:

1. Sagarra 6 zatitan mozten dugu eta plater batean kokatzen ditugu

2. Zati bat pilotoa izango da eta beste bat hozkailuan sartzen dugu

3. Bati limoia botatzen diogu, beste bati ozpina, bat aluminioz estaltzen dugu eta laugarren bat plastikoz.

4. Ordu bat pasa eta gero emaitzak aztertuko ditugu. Sagar-zatia iluna bada, oxidatuta dago, gero eta argiagoa ikusten badugu orduan eta hobeto kontserbatuta dago.

4.ONDORIOAK

  • Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzen da ala ez?
  • Zein ondorioak atera ditzakezu? Azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.
  • Orain, bakoitzak laburtuko du ikusitako dena eskema / txosten batean