Sarrera

Labur azaltzea Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (IHP) prestatu edo berrikusi beharra: nondik sortzen den eta zertarako den beharrezkoa.

Adibidea:

Azken urteotan, gizartea aldatu egin da. Salgaien eta pertsonen etengabeko joan-etorriak, bizkortasuna informazioaren transmisioan teknologia berrien bitartez, globalizazioa eta kultura aniztasuna; horrek guztiak gero eta gizarte eleaniztunagoa eskatzen du. Gizarteak berak ere eskatzen du hori.

Horrez gain, hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzan barneratu diren ikuspegi berriak, metodologia berriak eta egiteko modu berriak jaso behar ditugu. Horiek jaso behar ditugu irakasleen mugikortasuna ikastetxeetan etengabe gertatzen delako; ez dugu utzi behar zoriaren esku hain garrantzitsua den informazio horren transmisioa. Gure praktiken euskarri izanen den egitura behar dugu, egitura konstantea, baina malgua. Mintzagai dugun egitura hori da IHPa.

Gure ikastetxean bazen Haur Hezkuntza soilik hartzen zuen IHP bat.

Lehen Hezkuntzarako zirriborro bat ere bazen.