Ikastetxearen Hizkuntza Helburuak

IHParekin ikastetxean lortu nahi diren helburuak zehaztuko ditugu hemen.

Jarduera proposamenak definitzea izanen da hurrengo urratsa. Jarduera proposamen horiek bi testuingurutan garatzen ahalko dira: ikastetxe barruan eta ikastetxetik kanpo. Bi kasuetan ere, beharrezkoa izanen da honako hauek kontuan hartzea: proposamen bakoitzerako lan sekuentzia, parte hartzaileak (ikasleak, irakasleak, familiak, kanpoko eragileak eta abar), iraupena, beharrezko baliabideak eta jarduerak arrakasta izan duen ala ez jakiteko behatu eta aztertu beharreko adierazleak.

Zenbait kasutan, IHPa diseinatzen duen ikastetxean berritzaileak izaten ahal dira egin nahi diren jarduera horiek. Berrikuntza horrek eskaintzen dituen abantailak baloratzea, horren originaltasun, zehaztasun eta bateragarritasun maila ere ikastetxean egin ohi diren praktikekin alderatuta, funtsezkoa izaten ahal da edozein berrikuntza planteatzerakoan.

Nolanahi ere, loturak argia behar du izan ezarritako helburuen, proposatutako jardueren eta horien ebaluazioaren artean.

Puntu honetan, hizkuntzen presentziarekin eta erabilerarekin eta ikasleen ezagutza mailekin lotutako helburuak zehaztu behar ditu ikastetxe bakoitzak. Hizkuntza Proiektuaren abiapuntua da eta kontuan hartu behar ditu ikastetxeko beste dokumentu batzuetan jasotako erabakiak, Hezkuntza Proiektuan eta Curriculum Proiektuan jasotakoak, kasurako. Atal hau lantzea zuzendaritza taldeari dagokio.

Ikastetxearen hizkuntza helburuak

- Zein da ikastetxearen hizkuntza helburua?

- Zertarako erabiltzen da hizkuntza bakoitza?

- Zer mailatan erabiltzen da hizkuntza bakoitza eskola komunitatean?

- Hizkuntza bakoitzaren erabilera horrek betetzen al ditu ikastetxearen hizkuntza helburuak?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?