Puntu honetan IHPak ikastetxeko ebaluazioetatik (barnekoak eta kanpokoak) jasotako datuak bildu, sailkatu eta aztertu eginen ditu eta hobetzeko proposamenak botako ditu.

Ebaluazioa oinarri hartuta, IHPak adostutako helburuak eta egin beharreko jarduerak finkatu behar ditu.

Egoera aztertu ondoren, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna hobetzeko helburuak (eraginkorrak, zehatzak eta beharrezkoak) finkatu behar ditu ikastetxeak. Horrez gain, helburu horiek oreka bikoitza lortu behar dute. Alde batetik, ikastetxeak araudiaren baldintzak eta ikasleen beharrak bete behar ditu, eta horiek, batzuetan, araudian soilki ezarritakoa gainditzen ahal dute (espezifikoak edo handinahiak izateagatik); bestetik, IHPak orekari eutsi behar dio bidezko hobekuntza baten nahiaren eta ikastetxearen eta irakasleen jarduera alorraren barruan egiten ahal denaren artean.

Adibidea :

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei egindako azken ebaluazioen azterketak erakusten du sakonago landu behar direla ahozko adierazpenaren zein idatzizko adierazpenaren garapenari buruzko estrategiak atzerriko hizkuntzan (ingelesa), horiek direlako emaitzarik okerrenak lortu dituzten gaitasunak.

›Kanpoko ebaluazioaren emaitzak:

Ahozko adierazpena: B1 (%35) B2(%55) B3 (%8) B3+ (%2)

Idatzizko adierazpena: B1 (%40) B2(%55) B3 (%5) B3+ (%0)

›Barneko ebaluazioaren emaitzak:

Bi trebetasun horiek ebaluatzeko erabilitako errubrikek antzeko emaitzak erakusten dituzte, eta gaia IHPan lantzeko beharra azpimarratzen dute.

A ereduko ikasleen barneko ebaluazioek emaitza onak erakusten dituzte euskarazko ahozko adierazpenean:

gutxiegi: %0 nahikoa: %10 ongi: %10 oso ongi: %60 bikain: %20

Hala eta guztiz ere, idatzizko testuen ulermena hobetu beharra dago. (...)