Ikastetxearen hizkuntza ibilbidea

Ikastetxeak hizkuntzen tratamenduari dagokionez zer ibilbide egin duen, zer aldaketa garrantzitsu gertatu diren eta horiek zer eragin eta ondorio izan dituzten azalduko dugu atal honetan.

Ikastetxean hizkuntzen tratamendua zer erabakik eta irizpidek bideratzen duten deskribatuko dugu. Berrikusi, eguneratu edo aldatu behar diren puntuei buruzko hausnarketa eginen dugu.

Adibidea:

Ikastetxeak A eta G ereduak eskaintzen ditu 1998az geroztik. Ikasleen %60 A eredukoa da. 2005/06 ikasturtetik aurrera frantsesa irakasten da atzerriko bigarren hizkuntza gisa, 4., 5. eta 6. mailetan.

2014/15 ikasturtean Ingelesez Ikasteko Programa txertatu zen Haur Hezkuntzako 1. mailan; horregatik, gaur egun, Haur Hezkuntzako 3. mailaraino txertatuta dago programa hori. Haur Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, astean 10 saio egiten dituzte ingelesez eta 11 saio 3. mailan.

1995. urteaz geroztik, ikastetxeak komunikazio ikuspegiaren alde egin du hizkuntzen ahozko irakaskuntzan, eta hainbat prestakuntza mintegi egin ziren Myriam Nemirovskyrekin; azkenik, ikuspegi konstruktibistari heldu zitzaion irakurketa-idazketaren irakaskuntzarako.(…)