Antolamendu mailako neurriak

Irakasleen koordinazioa, hizkuntza/areak asteko ordutegian banatzeko eta, eskolaz kanpoko jarduerak eta osagarriak, etab.

Ordu-banaketa orokorra aurkeztuko da, zeinetan erakutsiko baitira maila bakoitzeko irakasgaiak eta irakasgai horiek zein hizkuntzatan irakasten diren. Era berean, ikastetxeko hezkuntza ereduak zein diren zehaztuko da.

Halaber, ikasleak taldekatzeko irizpideak azalduko dira: mutilen eta nesken kopuru orekatua, hezkuntza laguntza berariazkoa behar duten ikasleen kopuru orekatua, maila berean anaiaren edo arrebaren bat izatea, ikasle sartu berriak eta abar.

Berandu hasi diren ikasleei hizkuntza harrera egokia egiteko jarraibideak ezarriko dira, antolaketa eta metodologiako neurriak zehaztuz. Ikasle hauen etxeko hizkuntza, ikasketa maila edota txosten akademikoa kontutan hartuko dira neurriak zehazterakoan.

- Zenbat ordu ematen dira hizkuntza bakoitzean? (Ikasbide eta irakasbide moduan)

- Orduen banaketa eta antolaketa hori nahikoak dira Curriculum Proiektuko hizkuntza helburuak erdiesteko?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?