Ikastetxeak etapa eta/edo maila bakoitzean erabiliko duen metodologia, markatutako helburuak lortzeko

Ikastetxean erabilitako metodologiak aztertzerakoan eta aldatzerakoan edo markatutako helburuak lortzeko egokienak jotzen direnak hautatzerakoan, komeni da hizkuntzak arlo desberdinetan erabiltzeari buruzko alderdi hauek izatea kontuan:

Hizkuntza hizkuntzakoak ez diren arloetan.

Hizkuntzen irakaskuntza arlo guztietan garatzen delako ideia da atal honen abiapuntua. Hizkuntzak irakasten ez dituzten irakasleek osatu behar lukete.

- Zer-nolako garrantzia ematen zaie hizkuntzei eta hizkuntza gaitasunei (ahozko adierazpena, ahozko ulermena, interakzioa, idatzizko adierazpena eta idatzizko ulermena) hizkuntzakoak ez diren arloetan? Nola lantzen dira?

- Ikasleen hizkuntzen erabilera. Bost gaitasunak ebaluatzen al dira?

- Hizkuntzetako irakasleak ez izan arren, ba al da koordinaziorik irakasleen artean hizkuntzak lantzeko? (Testuak zuzentzeko adierazleak, testuak lantzeko akordioak...).

- Noraino betetzen da arlo bakoitzean curriculumak deskribatutako hizkuntza-komunikazioko gaitasuna?

- Zaintzen al da ikasgelan erabilitako hizkuntzaren kalitatea? Zer egiten ahal da hobetzeko?

- Irakasleak kezkatzen al dira berek egiten duten hizkuntzen erabileraz?

- Non hautematen dira ahultasunak?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

Hizkuntzen irakaskuntza hizkuntza arloetan.

Atal honen abiapuntua eta helmuga partekatutako planteamendu metodologikoa eta hizkuntza guztietako irakasleen arteko koordinazioa da, horrek baterako hausnarketa eskatzen baitu; hala, hizkuntza guztietako irakasleek osatu behar lukete atal hau.

- Antzekoa al da planteamendu metodologikoa hizkuntza guztietan? Zer ikuspegi nagusitzen da? Banan-banan izenda itzazue.

- Zer alderdi metodologiko adostu dira? Nola dakizue adostutakoa praktikan jartzen den ala ez?

- Irakasleen artean koordinaziorik ba al dago hizkuntzak irakasteko eta ikasteko?

- Hizkuntza guztien artean komunak diren ebaluazio irizpideak adostu al dira?

- Hizkuntza guztietan lantzen al dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan definitutako bost trebetasunak? Zer testu genero lantzen eta sortzen dituzte ikasleek? Bost trebetasunak deskribatzen eta ebaluatzen al dira?

- Zer leku hartzen du ahozko hizkuntzak?

- Noraino betetzen dituzte ikasleek curriculumean deskribatutako hizkuntza gaitasunak?

- Komunikazio Proiektuetan oinarritutako metodologia bultzatzen al da?

- Hizkuntzen tratamendu integratua txertatzeko urratsik egin al da?

- Non hautematen dira ahultasunak?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

HASIERAKO DIAGNOSIA EGITEKO ETA HIZKUNTZA PROIEKTUA IDAZTEN LAGUNTZEKO GIDA

Berritzegune Nagusia - Materiala: Ana Basterra