Hizkuntza Proiektuaren ebaluazioa

"Ebaluazioezarritako neurriak eguneratzeko eta proiektua etorkizunean planifikatzeko oinarria da. Ez du azken faserako bokazioa, baizik eta tresna errepikakor bihurtzen da, ezarritako helburuak lortzeko. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren hobekuntza baloratu nahi da, baina baita hori posible egiten duen engranajea ere. " (Pérez Inverón, A. 2019)


Ebaluazioaren bidez, ikastetxearen hizkuntza helburuak eta hizkuntza planteamenduaren jarduketak neurtuko dira. Barreneko ebaluazioa beharko da, kanpoko ebaluazioekin alderatu beharko dena, halakorik bada. Ebaluazio tresnak, denbora banaketa eta ebaluazio hori egiteko arduradunak deskribatuko dira.

Ebaluazio horren emaitzak ikastetxearen hurrengo Hizkuntza Proiekturako abiaburua izanen dira, eta egoeraren analisian aipatuko dira.

Lau urteko proiektua bideratu da eta orain egindako lana ebaluatu eginen da. Ebaluazioan jasotako proposamenak datozen lau urteetarako Hizkuntza Proiektua eguneratzeko abiaburua izanen dira.

Hizkuntza Proiektua ebaluatzeaz gain, kontuan izanen da ikasleek urte horietan izan duten hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren garapena, hori baita proiektuaren azken helburua.

Hezkuntza komunitateari dagokio Hizkuntza Proiektuaren ebaluazioa egitea. Hizkuntza Proiektuko batzordeak antolatuko du ebaluazio prozesua eta proiektuan parte hartu duten eragileen balorazioak jasoko ditu.

Hizkuntza Proiektuko batzordeak ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari jakinaraziko dizkio azken ebaluazioaren emaitzak, ohiko bideak erabiliz.

Hizkuntza Proiektuaren Plan Estrategikoaren helburuak lau ikasturtetarako planteatuta daude. Batzordeak ikasturte bakoitzean bideratuko diren helburu espezifikoak eta ekintzak aukeratuko ditu. Ikasturte bakoitzaren bukaeran, proposatutako helburuak ebaluatu eginen dira.

Plan Estrategikoa bukatzean, lau ikasturteetako ebaluazioak hartuko dira kontuan. Ebaluazio horiek lagungarri izanen dira proiektuaren ebaluazio orokorra egiteko. Horrek bi atal izanen ditu:

• Hizkuntza Proiektuaren Plan Estrategikoaren azken ebaluazioa.

• Ikasleek hizkuntza-komunikazioko gaitasunean izandako emaitzen balorazioa.

IHP prestatzeko gida. Eusko Jaurlaritza.