Atal honetan bilduko dira zuzendaritza taldean, sailetan, zikloetan eta abar egindako hausnarketa prozesuaren ondoriozko erabakiak. Alor instituzionalean hartutako erabakiek eragina izanen dute alor pedagogikoan hartuko direnetan.

Atal hau lantzen laguntzen ahal duten hainbat puntu azalduko ditugu hemen. Ez da beharrezkoa galdera guztiei erantzutea, gida edo hausnarketa modura balio izaten ahal duen materiala baino ez da.

1. Eskola kontseilua

- Eskola kontseiluko kideak elebidunak (edo eleaniztunak) al dira?

- Zer beste hizkuntzatan egiten da eskola kontseiluan?

- Zer hizkuntzatan idazten dira dokumentuak (aktak, deialdiak...)? Itzultzen al dira?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

2. Funtzionamendu organoak: zuzendaritza, klaustroa, irakasleen bilerak...

Partaide guztiak elebidunak al dira?

- Zer hizkuntza erabiltzen da nagusiki bileretan?

- Zer hizkuntzatan idazten dira dokumentuak? Itzultzen al dira?

- Zaintzen al da erabilitako hizkuntzaren kalitatea? Nola? Nola bermatzen da hizkuntza kalitatea?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

3. Harremana gurasoekin eta Guraso Elkartearekin

- Zer hizkuntza erabiltzen da Guraso Elkarteak ikastetxera eta ikastetxetik kanpo bidaltzen dituen idatzizko testuetan?

- Zer hizkuntza erabiltzen da gurasoei bidalitako idatzietan?

- Zer mailatan erabiltzen da hizkuntza bakoitza gurasoekin egindako bileretan?

- Zer mailatan erabiltzen da hizkuntza bakoitza ikasleek eta Guraso Elkarteak antolatutako ekintzetan?

- Zer hizkuntza erabiltzen da gurasoekiko harremanetan?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

5. Hizkuntza paisaia

- Zein da ikastetxeko korridoreetan, ikasgeletan eta gainerako lekuetan presentzia handien duen hizkuntza? Zergatik?

- Hainbat hizkuntzen presentzia kudeatzeko irizpiderik ba al da?

- Ikastetxean irakasten diren hizkuntza guztiek al dute presentzia bertan? Eta ikasle etorkinen hizkuntzek?

- Ikasgela barruko hizkuntza paisaiari dagokionez, ikasgelan presente al daude ikastetxearen hizkuntza guztiak? Eta ikasle etorkinen hizkuntzak?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

4. Baliabideak (material didaktikoa, liburuak eta aldizkariak, multimedia, softwareak...)

- Hizkuntza irizpiderik erabiltzen al da ikastetxean erabiltzen diren baliabideak (laborategia, liburutegia...) eta material didaktiko orokorra hautatzeko?

- Hizkuntza irizpiderik erabiltzen al da ikasgai eta ikasgela guztietan erabiltzen diren material didaktikoak eta gainerako baliabide didaktikoak hautatzeko? Zein edo zeintzuk?

- Testuliburuaz gain, ba al dute ikasleek zenbait hizkuntzatan egindako material didaktikorik? Zein hizkuntzatan? Zer material?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?


6. Eskolaz kanpoko alorra

- Zer hizkuntza erabiltzen da nagusiki jolastokian, jangelan eta eskolaz kanpoko jardueretan?

- Ikastetxeak eman al du irizpiderik kanpoko harremanetan hizkuntzak erabiltzeko?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

Berritzegune Nagusia, EAE


Adibidea:

Irteera kulturalak hiru hizkuntzetako irakasleekin egiten dira, arau nagusia izanik irakasle bakoitzak irakasten duen hizkuntzan egitea ikasgelatik kanpo ere, horrela probetxua ateratzeko modu naturalean sortzen diren komunikazio egoerei.

›Ikastetxeak hiru hizkuntzetan hainbat jarduera antolatu nahi ditu; hala nola ipuin kontalariak, antzezlanak, kontzertu txikiak eta abar. Ikasleek ikastetxean ikasten dituzten hizkuntzak hainbat egoeratan, eta ez soilik ikasgelan, baliagarriak direla ikustea nahi dugu, agindutako jarduerak egiten dituzten bitartean. (…)

›Ikastetxeko Guraso Elkarteak hizkuntza desberdinetan aurreikusten ditu jarduerak: eskulanak eta zirkoa euskaraz, dramatizazioa ingelesez, eta musika eta mugimendu tailerra, patinajea, judoa eta futbola gaztelaniaz.

›(…)