Berrikuntzak eta ebaluazioak berekin ekartzen dute, eskuarki, prestakuntzarako beharra: hala, ikastetxeko irakasleen prestakuntza planak egoerari egokitutako prestakuntza estrategien bitartez (praktika gogoetatsua, irakaslearen paper zorroa, ikasgelako behaketa eta abar) jarduketa eraginkorra ahalbidetzea eskatzen du IHPak.

Oro har, aipatu behar da hizkuntzekin lotuta zer prestakuntza jarduera ari diren egiten klaustroko kideak eta zer jarduera planteatzen diren etorkizunari begira.