Ikastetxearen eta bere ingurunearen ezaugarriak

Ikastetxearen egoera soziolinguistikoaren deskribapen laburra (ikastetxe elebiduna, atzerritarrak dituen ikastetxea, hezkuntza laguntza behar bereziak dituzten ikasleak dituen ikastetxea eta abar).

Puntu hau garatzen laguntzen ahal duten galderak:

Zein da ikastetxeko korridoreetan, ikasgeletan eta gainerako lekuetan presentzia handien duen hizkuntza? Zergatik?

Hainbat hizkuntzen presentzia kudeatzeko irizpiderik ba al da?

Ikastetxean irakasten diren hizkuntza guztiek al dute presentzia bertan? Eta ikasle etorkinen hizkuntzek?

Ikasgela barruko hizkuntza paisaiari dagokionez, ikasgelan presente al daude ikastetxearen hizkuntza guztiak? Eta ikasle etorkinen hizkuntzak?

Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

Ana Basterra

Adibidea:

“…….” ikastetxe txikia da (185 ikasle), Nafarroa erdialdeko landa ingurunean dagoena.

Ikasleen %60 familia magrebtarretatik dator, eta, horientzat guztientzat, arabiera da etxeko hizkuntza. Horien artean gehienak (%90) gure herrialdean jaiotako eta Haur Hezkuntzako 1. mailatik eskolatutako haurrak dira.

Besteak Lehen Hezkuntzako lehen bi mailetan zehar etorritakoak dira eta, horren ondorioz, komunikaziorako gaitasunaren garapen mugatua dute gaztelaniaz. (…)

Ikastetxeko ikasleen gainerako %40a inguruko familietatik dator; haien ama hizkuntza gaztelania da eta Haur Hezkuntzako 1. mailatik etortzen dira eskolara.

Ikasleen ISEK (indize sozioekonomikoa eta kulturala) ez da batere homogeneoa eta horrek esan nahi du (...).