Hizkuntza bakoitzaren helburuak hautatzerakoan, faktore bat baino gehiago izan behar dira kontuan. Haiek erdietsi nahi dituzten pertsonek edo gizataldeek modu praktiko eta errazean erdietsi eta ebaluatzeko modukoak izanen dira. Pertsona eta gizatalde horien ardura izanen da helburu bakoitzerako erabakitako jardueren garapen eta ezarpena gainbegiratzea.

Jarduera batek helburu bat, helburu hori egiteko denbora eta behar diren baliabideak behar ditu.

Komeni da agiri bat idatzi eta hartan hori guztia sartzea.

Aniztasuna edozein gizarte moderno eta konplexuren ezaugarria da. Batetik, globalizazioak eta nazioarteko mugikortasunak aniztasun kultural eta linguistikoa handitu dute eta, orobat, edozein lurralderen irudi monokultural eta monolinguistikoa baztertu dute. Bestetik, bizitzan zehar etengabeko prestakuntza sustatu beharrak berarekin ekarri du hausnarketa egitea gizartean dauden gaitasunen aniztasunaren gainean. Eta, orobat, ikastetxeek gaitasun horien garapena sustatu behar dute "ikasleek, bakarka eta gizartean, prestakuntza integrala lortzeko eta, horrekin bat, herritar moduan aritzeko, mundua eta kultura ulertzeko eta ezagutzaren gizartean parte hartzeko".

Oinarrizko gaitasunen gaiak, gainera, alderdi horretan eragiten du. Oinarrizko gaitasunak ezinbestekoak dira ikasle guztientzat, herritar oso izateko bidean jar daitezen eta bizitza pertsonal eta profesional asebetegarria izan dezaten.

Ildo horretan, IHP tresna ere izaten ahal da, ikusmolde barne-hartzaile baten barnean hizkuntza-komunikaziorako gaitasun egokia lortzeko. Beraz, aniztasun kultural eta linguistikoari eta gaitasunen aniztasunari dagokienez, eginkizun profesionala izateaz gainera, eginkizun etiko eta soziala ere bada jakitea ikastetxean zer egiten den, zer egiten ahal den eta zer egin behar den.

IHP baliagarria izaten ahal da egiten diren jarduketak, jarduketa horien arduradunak eta jarduketa horiek egiteko baliabideak eta, orobat, prozesu honetako ebaluazio-irizpideak eta -estrategiak koordinatzeko.

Urruneko hezkuntza, Andaluziako Junta